DONOSTIAKO PIRATAK PENTSIODUNAK HAUTATU DITU DUINTASUNA ETA ELKARTASUNAREN ALDE EGITEN DUTEN LANAGATIK… Pentsionisten Mugimendua Aste Nagusi jaietako erdigunean. Gora Donostiako Piratak eta Gora Penstiodunen Mugimendua… !!!

🖤 ᴘᴇɴᴛꜱɪᴏɴɪꜱᴛᴇɴ ᴍᴜɢɪᴍᴇɴᴅᴜᴋᴏ ᴋɪᴅᴇᴇᴋ ᴏʀᴅᴇᴢᴋᴀᴛᴜᴋᴏ ᴅᴜᴛᴇ ᴍᴀᴛᴛɪ, 𝟤𝟢𝟤𝟧ᴇᴋᴏ ᴀꜱᴛᴇ ɴᴀɢᴜꜱɪ ᴘɪʀᴀᴛᴀɴ:

Pertsona guztiak zahartuko gara eta, inoiz baino gehiago, beharko dugu duintasunez eta zaintzaz lagunduta bizitzeko testuingurua. 

Horretarako, ezinbestekoa da sarea eraikitzea: Gizarte sare batez ari gara, noski, belaunaldien arteko elkartasunean oinarriturikoa, baina, baita ekonomikoaz ere: publikoa eta kalitatezkoa. Eta horren aldeko borroka bizian ari dira haiek.

Donostiako Piratok argi dugu: beti egingo dugu bat bizi baldintza duinen alde eta bazterkeria ororen kontra antolatzen direnen borrokarekin.

✊🏽 Eta guk ere ozen aldarrikatu nahi dugu: *PENTSIO DUINAK, SOLDATA DUINAK, DUINTASUNEZ BIZITZEKO LANPOSTUAK, ORAIN, HEMEN ETA DENONTZAT!*

Attachments area

Preview YouTube video Pentsionisten Mugimenduko kideek ordezkatuko dute MATTI, 2025eko Aste Nagusi Piratan